Hirigintza arloko jarduera baten parte hartze prozesua martxan

Guaixe 2025eko urriaren 30a

Ondarria industrialdeko ikuspegia. ARTXIBOA

Ondarria industrialdeko Hirigintza Jarduetarako Plan Berezi bat da.

Legeari jarraituz, herritarren partaidetzarako prozesuaren hasieraren berri eman zuen Altsasuko Udalak lastailaren 21ean. Lastadi SMak sustatu du Hiriginza Jarduetarako Plan Berezia. Haren bidez enpresaren ondoko 875. partzelaren eraikigarritasuna aldatu nahi du. Horretarako, 873. partzela (Altsasuko Udalari besterenduz eskuratutakoa) eta 801. partzela (sustatzailearen jabetzakoa) bateratuko dira. Ekarpenak eta iradokizunak aurkezteko, udalaren sarrera-erregistroaren bidez edo@slamarquitectura.es helbide elektronikoaren bidez, gaian "PPC LASTADI" testua idatziz. Bestalde, azalpen bilera azaroaren 7an izango da, 10:00etan, Almacenes LASTADI SM enpresaren instalazioetan.

Bestalde, Hiri Jarduketako Plan Bereziari parte-hartze publikoko prozesuko bilera egin zen lastailaren 22an. Kasu horretan Hiri Jarduketako Plan Berezia Ibarrea industrialdean dago kokatuta. Trenbide azpiko zubia pasa eta ezkerretara dauden lau lantegiri eragiten dio. Ondarria Desarrollos Inmobiliarios SM, J.C. Letona Juarez eta P. Letona Marquinez sustatu dute, lurzati horien eraikigarritasuna handitu nahi dute prozesu horren bidez.