Baso aprobetxamendua enkante bidez salgai

Guaixe 2025eko azaroaren 3a

Altsasuko Ameztia auzoaren ikuspegia. ARTXIBOA

Ameztian dago lotea. Bakanketa lana eginen da.

Altsasuko Udalak 2022ko ezohiko baso aprobetxamendua enkante bidez saltzeko deialdia egin du. Ameztian dago lotea, auzoko bidetik gorako basoan. Haritzak, gaztainondoak eta zenbait pago dira. Bakanketa lana eginen da gaztainondoen dentsitatea txikitzeko eta txankro gaitzak gehien jo dituenak moztuko dira. Horrela gainontzeko gaztainondoek argia izanen dute. Jarduera horrekin udalak gaztainen eta haritzen alde eginen du, pagoen kaltetan. Guztira 142,1 metro kubiko egur egiten dute eta 710,40 euroko balioa du. Baso Kudeaketa Jasangarriko zigilua du basoak eta bertako egurrak. Eskaintza aurkeztu nahi duenak azaroaren 11ra arteko epea izanen du.