Altsasuko Udalak 2025-2026 ikasturterako ikastetxeendako, irakaskuntza kooperatibendako eta guraso elkarteendako dirulaguntzen deialdia onartu du. Guztira 25.000 euroko diru poltsa du. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 21ean despedituko da.
Altsasuko ikastetxeei zuzendutako dirulaguntza horrek diruz lagun daitezkeen lau lerro edo kontzeptu ditu. Aurrenekoaren bidez udalak hezkuntza eskaintzaren eta zerbitzuen kalitatea, trukea, parte hartzea eta herritarrek baliabideak aprobetxatzea bulkatzeko programatzen diren hezkuntza ekimenak finantzatzeko laguntza emanen du. Horretarako 9.000 euro ditu udalak.
Diruz lagundu daitekeen bigarren kontzeptuaren helburua irakaskuntzara bideratutako eskola materiala hobetzea da, material hori berrituz eta horrela, irakasleen eta ikasleen errendimendua hobetuz. Udalak 11.000 euro bideratu ditu helburu horretara. Bestetik, euskarazko eskolaz kanpoko jarduerek eragindako gastuei zuzenduta dago. Helburua da diruz laguntzea beste pertsona fisiko edota juridiko publiko edota pribatu batzuek bere gain hartzen ez dituzten gastuetan, jarduera horiek ahalik eta ondoen garatzen direla bermatzea. 2.000 euroko daude aurreikusiak horretarako. Azkenik, Guraso Elkarteek antolatutako jardueretarako dirulaguntza dago. Udalak laguntzetan 3.000 euro banatuko ditu.