Bidaiarien beharrak ikusita Renfek ordutegi bat aldatuko du

Guaixe 2025eko azaroaren 3a

Altsasuko tren geltokia. ARTXIBOA

Mirandatik Altsasurantz astegunetan abiatzen den lehen trenaren ordutegia aurreratuko du

Bidaiarien beharrak aztertu ondoren, Renfek astegunetan Miranda de Ebrotik Altsasura abiatzen den lehen trenaren ordutegia aurreratuko du azaroaren 3an. Horrela Arabako Lautadako lantokietara eta ikastetxeetara garaiz iristeko zerbitzua eskainiko du. Izan ere, egun horretatik aurrera, trena Miranda de Ebrotik 07:12an abiatuko da eta 08:13an iritsiko da. Renfek kudeatzen du linea hori, baina 2028tik aurrera Eusko Jaurlaritzarena izanen da ardura. 

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, inkesta baten bidez, aldiriko tren zerbitzuendako izena aukeratzeko inkesta egin zuen webgune bidez. Parte hartu duten herritarren %55ek baino gehiagok Lottu markaren alde egin zuten. Aldiriko tren-zerbitzuak 2025eko urtarrilaren 1ean eskualdatu zizkion Renfek Eusko Jaurlaritzari, eta zerbitzu horietan Renfek lanean jarraitzen du oraindik ere. Bost linea dira guztira, tartean Altsasu eta Miranda de Ebro artekoa.