Bargagain eta Lezkairu Taekwondo klubek taekwondo topaketa antolatu zuten asteburuan Altsasun. Logroño Hiria Taekwondo Klubeko eta Azarri klubeko kirolariek egin zuten bat, eta aurre kadete mailatik senior maila bitarteko 60 borrokalari baino gehiagok entrenamendu saio politak egin zituzten Lavaderon. Ikastaldi ezin hobea.