Saskibaloia

CBASK emakumezkoen seniorrak, hirutik hiru

Guaixe 2025eko urriaren 30a

Emakumezkoen lehen senior taldeak hirugarren garaipena lortu du. Gizonezkoen bigarren maila autonomikoko CBASK-ek zuen partida atzeratu zuen eta asteburuan Liceo Monjardin R du aurkari

Emakumezkoen lehen senior autonomikoko laugarren jardunaldian CBASK-ek denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Barañaingo Lagunak taldeari 56-48 irabazita. Partida oso borrokatuan partidaren erdialdera arte parez pare aritu ziren bi taldeak, bost alditan berdindu egin duten. Baina altsasuarrak abantaila hartzen hasi ziren, eta erdialdetik aurrera, bukaeraraino, markagailuan aurrean egon ziren, 8 punturen aldearekin gailenduz. CBASK-eko Edurne Ormazabal izan zen puntu gehien lortu zituena, 15 puntu.

Sailkapenean Liceo Monjardin da liderra, jokatutako lau partidak irabazita (8 puntu). Altsasu zazpigarren da (6 puntu), partida bat gutxiagorekin eta jokatutako gainontzeko hiru partidak irabazita. Bosgarren jardunaldian sailkapenean hamabigarren den CBAS-ek Cantolagua izango du aurkari azaroaren 1ean, 19:00etan, Zangozako kiroldegian. 

Gizonezkoen bigarren maila autonomikoan, CBASK-ek eta Megalzados Ardoik laugarren jardunaldian jokatu beharreko partida 2026ko martxoaren 11ra atzeratzea erabaki zuten. Sailkapenean Larraona Claret da liderra, jokatutako lau partidak irabazita (8 puntu), bigarren den Noain taldeak bezala. Lau partidetatik bi jokatu gabe, CBASK hamargarren da (3 puntu).  Bosgarren jardunaldian CBASK-ek sailkapenean seigarren den Liceo Monjardin R izango du aurkari, azaroaren 2an, 16:00etan, Liceo Monjardinen.