Asfaltatze lanak Altsasun

Guaixe 2025eko urriaren 31

Langileak Dermau industrialdea parean lanean.

NA-240 errepidean eta Sakanako Autobian (A-10) egiten ari dira.

Nafarroako Gobernua bere bide sareko asfaltoa berritzen ari da Altsasu parean. Alde batetik, NA-2410 errepidean ari dira lanean langileak. Ondarria industrialdetik Lezalde industrialdera arteko errepide tartean ari dira, 1.300 metro errepide berritzen. Hori dela eta, atzo, lastailak 30, beheko benta auzotik herrira eta herritik harako kalea itxita egon zen. Gaur, berriz, asfaltatze lanak Sakanako Autobian (A-10) eginen dituzte. Altsasuko irteeraren ondoan eta Olatzagutiko norabidean tarteka trafikoa eten eginen dute lanek. 

Nafarroako Gobernuak lan horietara 338.000 euro bideratu ditu. Lanak Asfaltos Biurrun eta Señalizaziones Eder enpresak egiten ari dira.