Futbola

San Jorge liderra Altsasuren gainetik pasa zen

Guaixe 2025eko azaroaren 4a

Gizonen preferente mailako zortzigarren jardunaldian punturik gabe geratu zen Altsasu

Asteburuan gizonen preferente mailako zortzigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk arerio latza zuen, San Jorge liderra. Hala ere, bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren lehen zatian, borroka estuan. Tamalez, atsedenaldira joatear zirela San Jorgek gola sartu zuen, eta bigarren zatia hasita, liderra gailentzen joan zen, beste hiru gol sartu baitzituen. Horrela, 4-0 galduta itzuli zen Altsasu San Jorgetik. 

Gauzak horrela, San Jorgek jarraitzen du lider (20 puntu), Beti Casedano bigarrenari 5 puntu aterata (15 puntu). Altsasu bederatzigarren da (11 puntu). Bederatzigarren jardunaldian azaroaren 8an, 15:45ean, Altsasuk sailkapenean hirugarren den Valle de Egues B taldea hartuko du Dantzalekun.