Azaroaren 1ean emakumezkoen hirugarren mailako Altsasuk Mutilvera izan zuen aurkari Arangurenen. Bi taldeek lehia bizia izan zuten, bederatzigarren postua jokoan zutelako. 32. minutuan Mutilvera aurreratu zen eta etxeko taldea 1-0 aurreratuta joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Altsasu partidari buelta ematen saiatu zen, baina 67. minutuan Mutilverak bigarren gola sartu zuen. Hala ere, Altsasuk erasoan jarraitu zuen eta Eider Vicentek 2-1 hurbildu zuen Altsasu. Bi taldeek lehia bizian jarraitu zuten, baina 90. minutuan Mutilverak hirugarren gola sartu zuen eta partida erabakita utzi zuen 3-1.
Emakumezkoen hirugarren mailak lider berria du, Mulier (18 puntu), orain arte lider zen Osasuna Fundazioa B-ren aurretik (16 puntu). Altsasu hamargarren da (2 puntu). Zazpigarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean zazpigarren den Valle de Aranguren hartuko du azaroaren 9an, 16:00etan, Dantzalekun.