Herri-lurren gaineko kuotak borondatez ordaintzeko epea zabalik

Guaixe 2025eko azaroaren 4a

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

2025 urteari dagozkion kuotak dira ordaindu beharrekoak.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak aditzera eman du herri-lurren gaineko 2025eko kuotak borondatez ordaintzeko epea azaroaren 22an bukatuko dela. Helbideratutako ordainagiriak azaroaren 4an kargatuko dira kontuetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.