Terraza eta pasabideen gaineko zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2025eko azaroaren 5a

Terraza bateko aulkiak jasota. ARTXIBOA

Aurtengo kuota da ordaindu beharrekoa. 

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, terraza eta pasabideen gaineko 2025eko kuotak borondatez ordaintzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Helbideratutako ordainagiriak azaroaren 7an kargatuko dira kontuan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.