Autoak autobian su hartu zuen

Guaixe 2025eko azaroaren 5a

Inork ez zuen minik izan. 

Sakanako Autobian (A-10), Altsasu parean, eta Urdiaingo norabidean zihoan auto batek su hartu zuen atzo eguerdian, azaroak 4. Altsasuko parkeko suhiltzaileak berehala joan ziren eta sua itzaltzea lortu zuen. Zorionez autoan zihoan inork ez zuen kalterik izan. Ibilgailua kixkalita gelditu zen. Suhiltzaileak sua itzali bitartean trafikoa bideratzeaz arduratu zen Foruzaingoa.