Hirugarren mailako Valle de Egues futbol taldeko jokalaria da Beñat Aldasoro altsasuarra. Urriaren 30ean esperientzia historikoa bizi zuen Valle de Eguesek, Errege Kopan bigarren mailako Andorra taldearen kontra jokatu baitzuen Sarrigurenen. Beñat Aldasoro titular atera zen, eta partida guztia jokatu zuen. Partida bizia izan zen, hasieratik erritmoa izan zuena. Hasierrek sartutako penaltia ilusio handiz ospatu zuten zaleek, baina 1-5 galdu zuen Eguesek. Nolanahi ere, sekulako esperientzia izan zen.