Gizonezkoen bigarren mailan bosgarren jardunaldia jokatu zen, eta CBASK taldeak garaipena lortzeko aukera pasatzen utzi zuen, Licero Monjardin R taldearen kontra 71-68 galdu baitzuen, 3 puntu eskasengatik. Bi taldeek lehia oso estua izan zuten baina azken txanpan Altsasuk hartu zuen aurrea. Tamalez, azken segundoetan eta ia konturatu gabe Liceok buelta eman zion eta puntuek hegan egin zuten. CBASK-eko Unax Ijurra izan zen puntu gehien lortu zituen jokalaria (18 puntu).
Sailkapen orokorrean Noain da liderra, jokatutako bost partidak irabazita (10 puntu). CBASK bederatzigarren da, bi partida gutxiagorekin (4 puntu). Seigarren jardunaldian CBASK-ek sailkapenean hirugarren den San Ignacio Nasabi hartuko du Zelandin, 17:50ean hasiko den partidan.
Neskak, bidetik atera gabe
Emakumezkoen lehen maila autonomikoan CBASK-ek ikusgarri jarraitzen du. Atzeratutako partida bat izan ezik, jokatutako gainontzeko lauak irabazi ditu. Bosgarren jardunaldian Cantolagua 33-71 hartu zuen mendean, Zangozan. Altsasuarrek hasieratik hartu zuten aurrean, eta garaipen oso erosoa lortu zuten. Edurne Ormazabalek 17 puntu egin zituen.
Sailkapenean Liceo Monjardin da liderra (10 puntu), partida guztiak irabazita. CBASK bosgarren da, partida bat gutxiagorekin (8 puntu). Seigarren jardunaldian etxean jokatuko dute altsasuarrek. Azaroaren 8an, larunbata, 16:00etan, sailkapenean hirugarrena eta arerio zuzena den Universidad de Navarra hartuko dute Zelandin.
CBASK-eko bi talde seniorrek partida zailak dituzte aurretik eta zaleei animatzeko deia egin diete, Zelandi gotorleku izan dadin.