Altsasuko Udalak hasiera batez onartu du Hirigintza Planeko 4. poligonoko 283. eta 284. lurzatietarako hiri-jarduketarako plan berezia. Plan berezi hori Altsasuko Udalak berak sustatu du eta haren helburua da udaletxea eraberritzea eta handitzea. Espedientea jendaurrean egonen da abenduaren 5era arte. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.