Preferente mailan bederatzigarren jardunaldia jokatu zen eta Altsasuk Valle de Egues B taldea hartu zuen Dantzalekun. Bi taldeek lehia oso estua izan zuten. Aukerak sortu zituzten, eta horietako batean 0-1 aurreratu zen Valle de Egues B, Sanchok 41. minutuan sartutako golari esker. Bigarren zatian partidari buelta ematera atera ziren altsasuarrak, 73. minutuan Armstrong Fah-k berdinketaren gola sartu arte. Hiru puntuak lortzeko borrokan murgildu ziren bi taldeak, baina markagailua ez zen mugitu eta puntu banaketarekin despeditu zen partida.
Sailkapenean San Jorge da liderra (21 puntu). Altsasu bederatzigarren da (12 puntu). Hamargarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean hamaikagarren eta arerio zuzena den Ardoi B taldearen kontra jokatuko du azaroaren 16an, 12:15ean, Zizurko El Pinar 1 futbol zelaian.