Gobernuak notarioa izendatu du

Guaixe 2025eko azaroaren 12a

Nafarroako Jauregia. ARTXIBOA

Plaza hutsik zegoen eta behin-behineko zerbitzua zegoen. 

Nafarroako Gobernuak Altsasurako notario berri bat izendatzen duen foru dekretua onartu du. Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak egindako proposamenari jarraituz, Carlos Ibañez Lopez izanen da Altsasun jardungo duen notarioa. Nafarroako Gobernuak eskumena du Foru Komunitatean zerbitzua eman behar duten notarioen izendapena egiteko.