Testamenturik ez dagoenez edo testamentuan izendatutakoek uko egin diotenez, ezinezkoa izan da ondorengo jaraunspen jasogabearen ordezkariengana jotzea. Hori dela eta, Nafarroako Ogasunak interesdunei zuzendutako ediktua argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta hildakoaren azken helbideko eta hil zen udaletako iragarki oholetan.
Interesdunek abenduaren 13ra arteko epea dute jakinarazitzat jo daitezen hildakoaren heriotza-egunean jakinarazi gabe zegoen azken izapideaz. Horretarako, herentziarako edo jaraunspenerako eskubidea egiaztatu beharko dute. Egin beharreko tramitea Iruñeko Carlos III.a etorbidean, 4. zenbakian (sarrera Nafarroako Gorteak kaletik), 6. mailan, egin behar du interesdunak berak edo hura behar bezala ordezkatzen duenak.