Kantabria, Asturias, Tarragona eta Hego Euskal Herriko hainbat gasolindegietan “rasca y gana” joko txartelak ebatsi zizkieten, eta jabeek salaketa jarri zuten. Ebasketa horietako batean grabatutako irudietan Frantziako matrikula zuen auto bat ageri zen. Eta hori bera ikusi zuen Altsasuko gasolindegi bateko nagusiak bere aparkalekuan. Guardia Civilak hara joan ziren eta auto barruan zeuden hiru gizonezkoak identifikatu zituzten. Hainbat gasolindegitan egindako ebasketen irudietan agertzen ziren gizonezko berak zirenez, aparkalekuan bertan atxilotu zituzten eta epailearen aurrera eraman zituzten. 30 eta 41 urte artean dituzte.
Hiru gizonezkoei etengabeko ebasketa-delitu bat ustezko delitua egotzi diete. Hamar gasolindegietatik joko txartelak ebastea leporatu diete. Joko txartelek guztira 5.082 euroko balioa zuten.
Hiruen jarduteko moduari dagokionez, Guardia Civilak azaldu duenez, edozein aitzakiarekin gasolindegiko langilea distraitzen saiatzen ziren, eta bitartean gizonetako bat mostradore barrura sartu eta joko txartelak bereganatzen zituen. Atxilotutakoek Hego Euskal Herrian elkarrekin aritzen ziren. Baina gainontzeko erkidegoetan jarduteko modua eta parte hartzaile kopurua aldatzen zuten ebasketak egiteko.