2025/11/13 - 2025/11/16 19:00etan eta 19:30ean

Zinema

'Siempre es invierno' filmaren emanaldia

'Siempre es invierno' filmaren emanaldia
Iortia kultur gunea, Altsasu

Azaroaren 13an eta 16an, osteguna eta igandea, David Trueba zinemagilearen Siempre es invierno filmaren emanaldia izanen da: Miguel paisaia arkitektoa Belgikara joan da Marta andregaiarekin, biltzar batean parte hartzera. Han, harremana amaitu egin da, eta, bikotekidearekin hautsi ondoren, beste egun batzuetan bakarrik geratzea erabaki du, bere etorkizuna berriro osatzeko. Apurtuta eta galduta, Miguelek Olga ezagutu du, arkitekturari buruzko kongresuan boluntario gisa lan egiten duen emakumea. 

Emanaldia: 

Azaroaren 13an, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro). 

Azaroaren 16an, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro).