"Zer da lehenengo aldia?". Edonork, noizbait, pentsatu eta galdetu duen zerbait da; baina lehenengo aldi hori zerbait gehiago bada. Eskemak puskatu eta emozio ugari biltzeko Ameli ipuin kontalarien Lehenengo aldia gazteendako ipuin kontaketa musikatua antolatu dute azaroaren 15ean, larunbata, 19:00etan, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Ikuskizun honen bidez generoa, laguntasuna, bakardadea, eskola jazarpena, gezurrak, heriotza, estereotipoak, mikromatxismoa, maitasun erromantikoa, sexualitatea eta beldurrak landuko dituzte ikusleek. Emanaldia 12 urtetik gorako pertsona orori irekita dago.