'Kantari': urduri, baina ilusio handiz

Guaixe 2025eko azaroaren 17a

Azaroaren 7an egin ziren, Iortia kultur gunean, Kantari ikuskizuneko entseguak. Guztira, hamasei taldek parte hartuko dute. Ikuskizun handia azaroaren 21ean izanen da, lau saiotan banatuta. 

Bihotzak, Dantzariak, Zeruko lau izarrak, Lau bihotz, Bost izarrak, Euskaldunak, Txiki band, Ilargi beteak, Sutan, Goazen kantari, Ametsak, Las estrellas del show, Lau tximeletak, Betirako izarrak, Betirako gara eta Lau ametsak dira Kantarin parte hartuko dute taldeak. Azaroaren 21ean izanen da ikuskizuna, lau saiotan banatuta; lehenengoa 17:00etan hasiko da, bigarrena 17:50ean, hirugarrena 18:40ean eta azkena 19:30ean; taldeak pixka bat lehenago deituta daude. Gonbidapenak Iortia kultur gunean har daitezke. Azaroaren 7an egun handirako dena prest utzi zuzten, kultur gunean egindako entseguan. 

KANTARI

Azaroak 21 ostirala

Iortia kultur gunean

LEHENENGO SAIOA

BIGARREN SAIOA

HIRUGARREN SAIOA

LAUGARREN SAIOA