Azaroaren 18an eta 19an, asteartea eta asteazkena, 17:30ean, Altsasuko Berdintasun zerbitzuak eta liburutegiak antolatutako Feminismoa irakurgai literatura solasaldiaren udazkeneko saioak izanen dira, Iortia kultur gunearen erabilera anitzeko aretoan. Asteartean gaztelaniaz izanen da, eta Naia Carlos Mendiorozekin Annie Ernaux idazlearen La mujer helada liburuari buruzko hitz egingo dute. Asteazkenean euskarazko saioa izanen da eta Iratxe Retolaza Gutierrezekin Garazi Arrularen Gu orduko hauek liburuari buruz hitz eginen dute. Ekimena azaroaren 25aren Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira antolatutako programaren barruan antolatu du zerbitzuak.