Paul Urkijok 'Gaua' filma aurkeztuko du Altsasun

Guaixe 2025eko azaroaren 18a

Azaroaren 20an, osteguna, folklorea, kondairak eta mitologia uztartzen dituen zinemagilearen azken filma aurketuko du, Iortia kultur gunean. Azaroaren 23an eta 24an, igandea eta astelehena, filmaren emanaldia izanen da ere. 

Paul Urkijo zinemagileak Gaua filmaren aurkezpena eginen du azaroaren 20an, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunean. Filma euskal mendietan kokatzen da, XVII. mendean; sorgin ehiza betean, gau erdian Kattalinek baserretik senarrarengandik ihesi egin du. Basoaren balztasunean galduta, bere atzetik presentzia bat sumatzen du. Bidean, hiru emakume atseginekin topo eginen du. Arropa garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Kattalinen harridurako, bera ere istorio horietan sartuko da. Yune Nogueiras, Ane Gabaraín, Elena Irureta, Iñake Irastorza, Erika Irastorza, Xabi Lopez, Erika Olaizola, Manex Fuchs eta Elena Uriz dira antzezleak. 

Filmaren hiriu emanaldi izanen dira Iortia kultur gunean: azaroaren 20an, osteguna, 19:00etan, Paul Urkijoren aurkezpenarekin; azaroaren 23an, igandea, 19:30ean, eta azaroaren 24an, astelehena, 19:00etan. Sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eros daitezke.