Memoria ariketa Altsasun

Maider Betelu Ganboa 2025eko azaroaren 26a

Osasuna Fundazioko Mikel Huarte, hitzaldian.

Osasuna Fundazioko Mikel Huartek emandako hitzaldian Gerrate Zibilak eta Faxismoak errepresaliatutako kirolariak izan ziren gogoan

Osasuna Fundazioko Mikel Huartek eta Altsasu Fundazioko Amaia Urkijok "Segada, Faxismoak Nafarroako kirol mundua ezeztatu zuenekoa" hitzaldia eman zuten azaroaren 14an Iortia Kultur Gunean. Besteak beste, errepresaliatutako kirolari sakandarrak izan zituzten hizpide: Angel Balbas eta Manuel Elizalde txirrindulariak, Eugenio Casteig pilotaria, Esteban Aldasoro boxeolaria, Isidro Zornoza eta Antonio Goikoetxea mendizaleak.