Iortia kultur gunean dena prest dago. Azaroaren 7an egin zituzten 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek haien abestien entseguak, eta gaur izanen da egun handia: Kantari Altsasun izanen da. Guztira, 70 bat gaztetxok parte hartu dute Abao Komunikazio Taldeak, Altsasuko Udalak eta Guaixe Fundazioak, Corazonistas, Iñigo Aritza eta Zelandi ikastetxeekin elkarlanean antolatutako ekimenean.
Bihotzak, Dantzariak, Zeruko lau izarrak, Lau bihotz, Bost izarrak, Euskaldunak, Txiki band, Ilargi beteak, Sutan, Goazen kantari, Ametsak, Las estrellas del show, Lau tximeletak, Betirako izarrak, Betirako gara eta Lau ametsak dira Kantarin parte hartuko duten taldeak. Saioa lau saiotan banatuta egongo da; lehenengoa 17:00etan hasiko da, bigarrena 17:50ean, hirugarrena 18:40ean eta azkena 19:30ean; taldeak pixka bat lehenago deituta daude.