Azaroaren 22an, larunbata, Irantzu Gonzalez Dantza Eskolaren hamargarren urteurrenaren ospakizuna izanen da, eta horretarako dantzariek Altsasuko plazak hartuko dituzte eta bertan emanalditxo bat emanen dute: 11:15ean, Zumalakarregi, Iortia, Txirinbulu, San Juan eta Amandrea plazetan dantza eginen dute, eta gero 11:30ean Foru plazara joanen dira (eguraldiaren arabera lekualdaketa egon daiteke) eta bertan dantza ikuskizuna izanen da; amaitzeko, dantzariendako txokolate jana eta sorpresak izanen dira. Dantza eskolako 15 urtetik gorako komunitatea herri bazkarian bilduko da.