Futbola

Altsasu Osasuna Fundazioa B-ren kontra erori zen

Guaixe 2025eko azaroaren 25a

Emakumeen Hirugarren mailako bederatzigarren jardunaldian jipoi ederra jaso zuen Altsasuk

Emakumeen Hirugarren mailako bederatzigarren jardunaldian aurreko bi asteetako bolada ona despeditu zitzaion Altsasuri. Gorka Pascua altsasuarrak zuzentzen duen Osasuna Fundazioa B taldea hartu zuen Altsasuk Dantzalekun. Partida bizi-bizi hasi zen, baina Osasuna gailentzen hasi zen eta atsedenaldira 0-3ko errentarekin joan ziren iruindarrak. Bigarren zatian joera berberak jarraitu zuen, eta beste hiru gol sartu ziren Altsasuko atean. 0-6 galduta, kolpe ederra jaso zuen Altsasuk. 

Mulier da emakumeen hirugarren mailako liderra (27 puntu), Osasuna Fundazioa B taldearen aurretik (25 puntu). Altsasu zortzigarren da (8 puntu). Asteburu honetan ez dago jardunaldirik. Hamargarren jardunaldia abenduaren lehen asteburuan jokatuko da. Altsasuk hamaikagarren den Ardoi hartuko du Dantzalekun.