Gizonen Preferente mailako hamaikagarren jardunaldiak berri ona utzi zuen Altsasun. Azken jardunaldietan berdindu edo galdu ondoren, garaipenaren bidera itzuli zen Altsasu, Aibares taldea 4-0 irabazita. 12. minutuan Jon Lopez de Goikoetxeak Altsasu aurreratu zuen eta alde horrekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian partida garaipena ziurtatu nahi zuen Altsasuk, eta partidari buelta ematea, aldiz, Oibarko taldeak. Lehia bizi hasi zen, baina Altsasuk bere aldera eman zuen berehala. Asier San Romanek, Julen Floresek eta Unai Calvok gol festa girotu zuten eta 4-0 irabazita, denboraldiko laugarren garaipena lortu zuen Altsasuk.
San Jorgek jarraitzen du preferente mailako lehen multzoko lider (25 puntu). Altsasu zortzigarren da (16 puntu). Azaroaren 30ean, igandea, 18:30ean, sailkapenean hamabosgarren den Beriainen kontra jokatuko du Altsasuk, Beriainen.