Altsasuko zergak kudeatzeko eta ikuskatzeko udal zerbitzuak beharrezkotzat jotzen du zerga kontrolerako udal plana egitea 2026tik 2028ra arteko ekitaldietarako. Foru Legeari jarraituz, Altsasuko Udalak zerga kontrolerako plana onartu zuen lastailaren 29an. Zerga kontrolerako udal planak, funtsean, bi helburu nagusi izan behar ditu. Batetik, zerga justizia bermatzea eta, bestetik, udalaren nahikotasun ekonomikoa lortzea. Beraz, modu koordinatuan planifikatu behar da organoek nola bete behar dituzten beren eginkizunak, hots, zerga betebeharrak kontrolatzeko eta balioak egiaztatzeko eginkizunak betetzen dituzten organoek, eta ikuskaritza unitateen ahaleginak bideratu behar dira zerga iruzurrak atzematera eta eraginkortasunez erregularizatzera.