Futbola

Altsasu Kirol Elkarteko taldeen aurkezpena

Guaixe 2025eko azaroaren 27a

2024/2025 denboraldiko aurkezpena. ARTXIBOA

Abenduaren 3an, asteazkena, Dantzalekun futbol eta areto futbol taldeen aurkezpena eginen dute. 

Altsasu Kirol Elkarteak bere futbol eta areto futbol taldeen aurkezpena egingo du abenduaren 3an, Nafarroaren eta euskararen eguna dela eta taldeek festa dutela probestuta. Ekitaldia 11:00etan hasiko da eta futbolariak banaka aterako dira aldageletatik, gerora talde argazkiak egiteko. Ekitaldira garaiz eta ekipazioarekin joateko deia egin dute elkarteko juntakideek.