Euskal kantuaren festa erraldoia ospatu zuten

Guaixe 2025eko abenduaren 8a

KANTARIko lehenengo saioa.

Abao Komunikazio Taldeak, Altsasuko Udalak eta Guaixe Fundazioak Altsasuko ikastetxeen laguntzarekin antolatutako Kantari ikuskizuna arrakastatsua izan zen

Iritsi da eguna abestiak hasiera eman zion Kantari ikuskizunari Iortia kultur gunean. Bihotzak taldea izan zen oholtzara igotzen lehenengoa, eta haren atzetik igo ziren Dantzariak taldea Gure bihotzaren taupadak interpretatzeko, Zeruko lau izarrak Beste behin kanta egiteko eta Lau bihotz Iñundi iñoaren abestiarekin. 

Bigarren saioan Bost izarrak, Euskaldunak, Txiki band eta Ilargi beteak taldeek parte hartu zuten, Aukera berriak, Euskaraz bizi nahi dut, Musikaren doinua eta Begitara begira abestiak interpretatu zituzten. Hirugarren saioan Sutan taldeak Enarak kanta kantatu zuen, Goazen kantarik Euritan dantzan, Ametsak-ek Udarako gau luzeak eta Las estrellas del show taldeak Aldapan gora abestia. 

Laugarren saioan Lau tximeletak, Betirako izarrak, Betirako gara eta Lau ametsak taldeek parte hartu zuten, eta Egingo dugu eztanda, Kolpe, Kantuz eskertu eta Beldurrik ez abestiak kantatu zituzten. 

Lau saioak guaixe.eus webgunean ikusgai izanen dira. 


Bigarren saioa. 


Hirugarren saioa. 


Laugarren saioa. 

 

Erlazionatuak

Kantari Iortian

Guaixe aza 26 Altsasu