Saskibaloia

CBASK, bi aldeak

Guaixe 2025eko azaroaren 27a

Gizonezkoen CBASK taldeak garaipena lortu zuen, baina emakumezkoen lehen senior mailako taldea 2 puntu eskaxengatik erori zen. Asteburuan bederatzigarren jardunaldia dute jokoan

Gizonen bigarren mailan Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak Universidad de Navarra hartu zuen atzo, azaroaren 26an, Zelandin. Parekotasuna izan zen partidaren ezaugarri nagusia. Bi taldeek hamar aldiz berdindu zuten, eta partida guztian paretsu aritu ziren, hasieran CBASK aurretik, gero Universidad eta azken txanpan, berdinduta egon ondoren azken saskiratzeak altsasuarrek egin zituzten, 76-70 irabazita. CBASK-eko Unax Ijurra izan zen punturik gehien lortu zituen jokalaria. 22 puntu.

Noain taldea da gizonen senior bigarren mailako liderra (14 puntu), jokatutako partida guztiak irabazita. CBASK bederatzigarren da (9 puntu), partida bat gutxiagorekin. Bederatzigarren jardunaldian CBASK-ek Noain liderra izango du aurkari. Partida azaroaren 29an jokatuko da, larunbata, 18:30ean, Noainen. 

Neskak, 2 punturengatik
Emakumezkoen lehen senior mailan CBASK-ek Valle de Egües A taldea hartu zuen Zelandin. Partida oso borrokatuan parez pare ibili ziren bi taldeak, bost aldiz berdindu zuten, baina azken segundoko saskiratzea Valle de Egüesen aldera erori zen eta bi punturengatik 52-54 galdu zuen CBASK-ek, pena handiz.

Liceo Monjardin da emakumezkoen lehen senior mailako liderra (14 puntu). CBASK laugarren da, partida bat gutxiagorekin (12 puntu). Azaroaren 29an CBASK-ek sailkapenean azkenaurrekoa den Noain A taldea hartuko du Zelandin, 16:00etan.