Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, abenduaren 30ean bukatuko dela hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko 2025eko bigarren seihilekoari dagozkion kontribuzioaren kuotak borondatez ordaintzeko epea. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei azaroaren 26an kargatuko diete zenbakia beraien kontuetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.