Altsasuko komunitate islamikoak erlijio kulturako lokalerako jarduera lizentzia eskatu dio Altsasuko Udalari. Gartzia Ximenez kaleko 43. zenbakiko beheko solairuan kokatuko da, trenbidearen ondoan. Garai batean han jatetxe bat eta elkarte bat izan ziren. Espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan ilbeltzaren 7ra arte, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.