Futbola

Altsasu, beste pauso bat

Guaixe 2025eko abenduaren 9a

Gizonen preferente mailan beste hiru puntu ditu talde gorritxoak

Asteburuan atsedena izan zuen gizonezkoen preferente mailak baina astebete lehenago jokatutako hamabigarren jardunaldian Altsasuk Beriainen kontra jokatu zuen. Beriainen jokatutako partida oso estua izan zen, baina Asier Claverrek Beriaingo atea zulatzea lortu zuen atsedenaldia baino lehen eta horrek abantaila handia eman zien altsasuarrei. Bigarren zatian Altsasu aldea handitzen eta Beriain partidari buelta ematen saiatu ziren, baina markagailuan ez zen aldaketarik egon eta 0-1 irabazita Altsasu kontentu itzuli zen etxera. 

San Jorgek jarraitzen du preferente mailako lider (28 puntu). Altsasuk pauso bat eman du aurrera eta bosgarren da (19 puntu). Hamahirugarren jardunaldian Altsasuk Larragako San Miguel taldea hartuko du Dantzalekun, abenduaren 14an, 15:30ean.