Futbola

Altsasuren gol festa

Guaixe 2025eko abenduaren 9a

Emakumezkoen hirugarren mailan talde altsasuarra zortzigarren postuan dago

Emakumeen hirugarren mailan hamargarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuk Zizurko Ardoi taldea hartu zuen abenduaren 6an Dantzalekun eta egun borobila izan zen gorritxoendako, goitik behera kontrolatutako partidan Altsasuk 6-0 irabazi zuelako. Leire Estarriaga (2), Maddi Mariñelarena, Eider Vicente (2) eta Laida Pazos izan ziren golegileak. 

Hirugarren mailako liderra Mulier taldea da (30 puntu), Osasuna B Fundazioa segika duela (28 puntu). Altsasu taldeak hirugarren mailari tamaina hartzen ari dio eta zortzigarren postura igo da (11 puntu). Hamaikagarren jardunaldian sailkapenean seigarren den Tudelano izango du aurkari abenduaren 14an, 16:00etan Tuteran jokatuko den partidan.