Azaroko azken asteetan eta abenduko lehen asteetan Portu enpresako langileak herrian barna lanean ibili dira. Haien egitekoa farola berriak jartzea izan da. Javier Ollo Martinez alkateak jakinarazi duenez, argi puntu berriak honako kaleetan jarri dituzte: San Pedroko Bidea, Egubera, Lapurbide, Iruñeako Etorbidea eta Beheko Benta.