Primerako eguraldiarekin eta giro hobeagoarekin jokatu zen 44. Zubeztia Elkartea Lasterketa (10 km), aldi berean 4. Candi Arnanz Memoriala zena, probaren arimetako bat izan zenaren omenez. Zubeztiak Dantzaleku Sakana atletismo klubaren eta makina bat babesleren laguntzarekin antolatutako lasterketako korrikalariak animatzera jende asko atera zen Altsasuko kaleetara.
Guztira 102 korrikalarik eman zuten izena, baina 93k parte hartu zuten, 81 gizonezkok eta 11 emakumezkok. Horietatik erdia sakandarrak ziren, 44 sakandar, tartean 22 altsasuar.
Lasterketa erritmo handian hasi zen. Izan ere, lehenengo itzulia azkarren egiten duen korrikalariak saria du, ardo botila eta gazta. Iñigo Lopez gasteiztarrarendako izan ziren. Berehala, faboritoen taldea jarri zen aurretik. Asier Estarriaga eta Israel Arbizu Hiru-Herriko taldekide etxarriarrak jarri ziren aurretik, Alberto Diaz gasteiztarra, Angel Vazquez lazkaotarra eta Uitziko Raul Amatriain gertu zituztela. Azken itzulian, San Juan kalean erasoa jo zuen Arbizuk, eta bakarrik iritsi zen helmugara Diazen (32:42), Vazquezen (32:45) eta Estarriagaren (33:01) aurretik, Zubeztian lehen garaipena lortuaz. Aritz Etxeberria lehen altsasuarra izan zen, zazpigarren (33:59), eta Ivan Sobredo Zubeztia elkarteko lehena (34:03).
Emakumezkoetan, lehen txanpan Olatz Azazeta altsasuarra jarri zen aurretik, baina bigarren itzulian Maalen Beraza irintarra eta Elena Beristain gerturatu zitzaizkion. Hirugarren itzulian Maalen Berazak erritmoa bizkortu zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara (41:33), Beristainen (42:05) eta Azazetaren (42:37) aurretik. Zubeztian lehenengoz aritu zen Beraza, eta txapela jantzi zuen. Bukaeran auzate ederra zuten zain Zubeztian.
LABURREAN: Nola planteatu duzue lasterketa?
Israel Arbizu Alberto: "Esprintean konfiantza handia dut; ongi atera da"
"Hirugarren aldiz aritu naiz Zubeztian, oso gustuko dut. Etxeko probak dira hoberenak; jendeak zure izenarekin animatzeak, horrek izugarri motibatzen du. Asier eta biok aurrean jarri gara, txandaka, eta azken itzulian erritmoa azkartu dut. Nire esprintean konfiantza dut, eta proba lehenengoz irabaztea lortu dut. Aurretik bigarren izan nintzen. Oso pozik nago. Abenduaren 21ean Altsasun jokatuko den Nafarroako Kros Txapelketa eta Altsasuko San Silvestrea dira hurrengo erronkak".
Maalen Beraza Etxarri: "Oso lasterketa polita iruditu zait, giro handikoa"
"Iaz futbola utzi nuenetik hasi nintzen korrika, lehen aldia da Zubeztian aritu naizela. Igandean Gasteizko Maratoi Erdira goaz, eta prestatzeko oso ondo etorri zait. Gainera, nola ez gara etxeko proba batean arituko? Asko gustatu zait, giro oso ona dago. Ez nuen irabaztea espero, Olatz Azazetak gehiago korritzen duelako. Hirugarren bueltan aurrera egin dudanean segiko zidala uste nuen, baina ez dago guztiz ongi, eta, azkenean, irabazi dut. Oso pozik, Onddo Lasterketa ere irabazi nuen. Altsasuk zortea ematen dit".
Sakandarrak 44. Zubeztia Lasterketan
Gizonak:
1. Israel Arbizu 32:40
4. Asier Estarriaga 33:01
7. Aritz Etxeberria 33:59
10. Ivan Sobredo 34:03
11. Jorge Azanza 34:16
12. Sergio Garcia 34:29
15. Eukeni Goikoetxea 35:35
17. Ruben Garcia 36:09
18. Ander Iraizoz 36:21
23. Asier Pellejero 36:55
24. Felix Benjumea 37:08
25. Jon Plissonneau 37:42
26. Iraitz Goñi 38:14
31. Egoitz Aldaz 40:26
34. Julen Fuentes 40:42
35. Alberto Arrizabalaga 40:45
37. Iñaki Berastegi 40:59
38. Isidro Asurabarrena 41:03
40. Joxeja Maiza 41:10
41. Jon Orella 41:12
44. Javi Morras 41:45
53. Manolito Cambero 44:16
55. Gorka Rubio 44:48
56. Luken Goikoetxea-Ziordia 44:48
57. Jon Lapuente 45:22
58. Jesus Bengoetxea 46:02
60. Ismael L. De Goikoetxea 46:32
66. Pablo Ausejo 48:04
67. Andoni Azanza 48:04
68. Xabier Lopez 48:04
71. J. Antonio Salgado 48:36
72. Iñigo Orella 48:42
76. Santi Agirre 50:50
77. Aingeru Azazeta 50:50
78. Endika Ziordia 51:33
80. Asier Aisa 52:42
86. Jon Mintegi 56:07
89. Juan Luis Maiza (denborarik gabe)
Emakumeak:
42. Maalen Beraza 41:33
49. Olatz Azazeta 42:37
59. Erkuden San Martin 46:24
65. Maite Zabaleta 48:04
84. Irantzu Lasa 56:07
85. Mireia Larraza 56:07