2015eko azaroaren 21ean mustu zuen Irantzu Gonzalez dantzariak haren dantza eskola, Altsasun, eta hamar urte eta egun bat beranduago hamargarren urteurrena ospatu zuen. Ikuskizun bat egin beharrean, dantza plazetara atera zuen dantzariak, eta Altsasuko Amandrea, Iortia, San Juan, Zumalakarregi eta Txirinbuluko plazetan dantza ikasle taldeek dantza bat egin zuten, denak batera, Kizunguzungu.
Behin koreografia amaituta kalejiran joan ziren Foru plazara, eta bertan Ohiuarima dantza taldearen eta Dantzarimaren koreografia bat izan zen, eta dantzari guztiak elkarrekin Kinzunguzungu abestia dantzatu zuten berriz ere.
Ospakizunak ikasleendako txokolate janarekin eta dantzekin jarraitu zuen, eta eskolako komunitatearendako eta ikasle adin nagusiendako bazkaria izan zen ere, Gure Etxean. Zuzendariak omenaldiak jaso zituen.