Altsasun argiak mustu dituzte

Guaixe 2025eko abenduaren 16a

Eguberritako argi berriak bi toki berritan jarri ditu udalak.

Altsasuko Udalak eguberriak argiak hilaren 2an piztu zituen. Aurten erositako argietako batzuk estalpea argiztatzen dute hilaren 4az geroztik. Eta tren geralekuko zubiak Zorionak eta Altsasu-Alsasua jartzen duten argiak 9az geroztik daude piztuta. Gainera, udalak Zumalakarregi eta Foru plazetan, Altzania, San Juan, Zelai eta Gartzia Ximenez kaleetan eta Intxostia Zeharbidean jarri ditu argiak. Horiek 2022an erositakoak dira.