Eguraldia lagun jokatu zen abenduaren 8an Zubeztia Elkarteak Dantzaleku Sakana atletismo klubaren laguntzarekin antolatutako 44. Zubeztia Elkartea lasterketa-4. Candi Arnanz Memoriala. 93 korrikalarik hartu zuten irteera, 81 gizonek eta 12 emakumek bildutakoen txalo artean.
Israel Arbizu etxarriarrak lehenengoz irabazi zuen Zubeztiako lasterketa (32:40), Alberdo Diaz gasteiztarraren (32:42) eta Angel Vazquez lazkaotarraren aurretik (32:45). Asier Estarriaga etxarriarra laugarren sailkatu zen (33:01), eta lehen altsasuarra Aritz Etxeberria izan zen (33:59), zazpigarren. Zubeztia elkarteko lehen bazkidea Ivan Sobredo altsasuarra izan zen, helmugan hamargarren (34:03).
Emakumezkoetan Zubeztia elkartean lehen aldiz aritu zen Maalen Beraza izen zen txapelduna (41:33), Elena Beristain zarauztarraren (42:05) eta Olatz Azazeta altsasuarraren (42:37) aurretik.
Sakandarrak 44. Zubeztia Lasterketan
Gizonak:
1. Israel Arbizu 32:40
4. Asier Estarriaga 33:01
7. Aritz Etxeberria 33:59
10. Ivan Sobredo 34:03
11. Jorge Azanza 34:16
12. Sergio Garcia 34:29
15. Eukeni Goikoetxea 35:35
17. Ruben Garcia 36:09
18. Ander Iraizoz 36:21
23. Asier Pellejero 36:55
24. Felix Benjumea 37:08
25. Jon Plissonneau 37:42
26. Iraitz Goñi 38:14
31. Egoitz Aldaz 40:26
34. Julen Fuentes 40:42
35. Alberto Arrizabalaga 40:45
37. Iñaki Berastegi 40:59
38. Isidro Asurabarrena 41:03
40. Joxeja Maiza 41:10
41. Jon Orella 41:12
44. Javi Morras 41:45
53. Manolito Cambero 44:16
55. Gorka Rubio 44:48
56. Luken Goikoetxea-Ziordia 44:48
57. Jon Lapuente 45:22
58. Jesus Bengoetxea 46:02
60. Ismael L. De Goikoetxea 46:32
66. Pablo Ausejo 48:04
67. Andoni Azanza 48:04
68. Xabier Lopez 48:04
71. J. Antonio Salgado 48:36
72. Iñigo Orella 48:42
76. Santi Agirre 50:50
77. Aingeru Azazeta 50:50
78. Endika Ziordia 51:33
80. Asier Aisa 52:42
86. Jon Mintegi 56:07
89. Juan Luis Maiza (denborarik gabe)
Emakumeak:
42. Maalen Beraza 41:33
49. Olatz Azazeta 42:37
59. Erkuden San Martin 46:24
65. Maite Zabaleta 48:04
84. Irantzu Lasa 56:07
85. Mireia Larraza 56:07