Kamioi aparkalekuko tasak ordaintzeko garaia

Guaixe 2025eko abenduaren 16a

Kamioien aparkalekua. ARTXIBOA

Aurtengoa da ordaindu beharrekoa.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak aditzera eman du 2026ko ilbeltzaren 16an bukatuko dela kamioiendako aparkalekuen 2025eko kuota borondatez ordaintzeko epea. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei abenduaren 19an, ostiralean, kontu korrontean kargatuko diete dagokien kopurua. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.