Futbola

Altsasuri partidak azken unean egin zion ihes

Guaixe 2025eko abenduaren 16a

Gizonen preferente mailako hamalaugarren jardunaldian azken unean gailendu zen San Miguel

Gizonen preferente mailako hamahirugarren jardunaldian Altsasuk Larragako San Miguel taldea hartu zuen Dantzalekun. Bi taldeek estu jokatu zuten, nor baino nor, eta lehen zatian ez zen golik izan. Bigarren zatian joera berdinak jarraitu zuen. Partida husnako berdinketarekin despedituko zela zirudienean, 85. minutuan San Migueleko Ander Fernandezek gola sartu zuen. Altsasu saiatu zen, baina ezin izan zion buelta eman eta 0-1 galduta, puntuak Larragara joan ziren. 

San Jorge taldea da preferente mailako liderra (31 puntu). Altsasu seigarren postura jaitsi da (19 puntu). Abenduaren 21ean, 11:30ean, Altsasuk sailkapenean hamalaugarren den Iruña izango du aurkari Taxoaren.