Emakumeen hirugarren mailako hamaikagarren jardunaldian Altsasuk Tuteran jokatu zuen, Tudelanoren kontra. Partida oso borrokatua izan zen. 8. minutuan Tudelano aurreratu zen, eta atsedenaldira abantaila horrekin joan zen talde tuterarra. Bigarren zatia hasi eta berehala, 55. minutuan, bigarren gola sartu zuen Tudelanok. Altsasuk, ordea, ez zuen behera egin; are gehiago, burua altxatzen hasi zen, eta 58. minutuan Eider Vicentek gola sartu eta Altsasu partidan sartu zuen berriro, 2-1 hurbilduz. Erasoan jarraitu zuten bi taldeek, eta bukaera aldera, 85. minutuan, Italy Andrea D´Ameliok Tuterakoen atea gainditzea lortu zuen eta bina berdindu zuen Altsasuk, garaipen zaporea izan zuen berdinketa.
Gorka Pascua altsasuarrak zuzentzen duen Osasuna B Fundazioa da emakumeen hirugarren mailako liderra (31 puntu). Altsasu zortzigarren da (12 puntu). Abenduaren 21ean, 16:00etan Altsasuk sailakpenean bederatzigarren eta arerio zuzena duen Lourdes izango du aurkari, Tuterako Clara Campoamor 1 zelaian.