Biak Bat elkarteak gobernuarekin bi hitzarmen izanen ditu

Guaixe 2026ko urtarrilaren 8a

Txakurra eta haurra. ARTXIBOA

Duna eta Aztarna Uzten proiektuak gauzatzera bideratuko ditu elkarteak. 

Nafarroako Gobernuaren aurrekontuan Biak Bat elkartearekin sinatzeko bi hitzarmen egonen dira, biak ere, Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enplegu Departamentuak finantzatuko dituenak. Alde batetik, desgaitasuna duten pertsonak integratzeko Duna proiektua 27.500 eurorekin finantzatuko du gobernuak. Haren helburua da "desgaitasun, gaixotasun mental edota zailtasun soziala duten helduak integratzeko Sakanako eremuan hainbat jardueraren bidez". EH Bilduk eta Contigo-Zurekin taldeak batera aurkeztua emendakina da. 

Bestetik, Biak Baten adingabeekin esku-hartzeak egiteko Aztarna Uzten proiektuak 22.000 euro izanen ditu. Elkartetik azaldu dutenez, proiektuaren helburua da "genero indarkeriako egoeren eraginpean dauden adingabeekin esku hartzeko proiektua da, animaliekin lagundutako terapiaren bidez erresilientzia-gaitasunak sustatzeko". Emendakina EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin taldeek batera aurkeztu zuten. Bi emendakinak UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin alderdien aldeko botoekin eta Talde Mistoaren kontrako botoarekin onartu ziren.