Mantentze ofiziala behar dute Altsasun

Guaixe 2025eko abenduaren 18a

Aita Barandiaran adinduen egoitza. ARTXIBOA

Aita Barandiaran adinduen egoitzan lan eginen du aldi batez. 

Adinduen egoitzan mantentze lanak egiteko lanpostuan egon daitezkeen premiak betetzeko, Altsasuko Udalak izangaien zerrenda sortzeko deialdia egin du. Deialdian parte hartu nahi dutenek euskarazko B1 maila ziurtatu beharko du. Hautaketa prozesuan parte hartu nahi duenak eskabidea Altsasuko udaletxean edo bere egoitza elektronikoan aurkeztu beharko du abenduaren 23ko 14:00ak baino lehen.