Sakanako Denden eguberritako egitarauaren barruan, eta Txoko Gas elkartearen laguntzarekin, hainbat motorzalek bat egin zuten abenduaren 13an, larunbatean. Aipatu elkartearen Txunkaiko egoitzatik abiatu zen motorren ilara. Segizio berezia zen, bai motorrak bai gidariak eta bidaiariak mozorrotuta joateko deialdia egina baitzegoen. Altsasun barna egindako ibilbidearen bidez, motorren orroez lagunduta, eguberriak iragarri zituzten.