Taekwondoa

Etxaniz ahizpen bi dominak

Maider Betelu Ganboa

Irea Etxaniz, lortutako dominarekin kontentu. BARGAGAIN-LEZKAIRU.

Bargagain klubeko ahizpek domina bana ekarri zuten Espainiako Taekwondo Txapelketetatik

Abenduko zubian Espainiako Kluben Arteko Txapelketak jokatu ziren La Nucian. Bargagain Lezkairu taldeak lan itzela egin zuen bertan, eta bi domina iritsi dira Sakanara. Leire Etxanizek brontzeko domina lortu zuen -55 kg junior mailan, hiru konbateetan nagusituta, eta Irea Etxanizek zilarrezkoa -33 kg kadeteetan, lau konbate irabazita.