Igeriketa

Sakana Igeriketa Taldea martxan

Maider Betelu Ganboa 2025eko abenduaren 18a

Abenduaren 14an NKJ-etako saioa hartu zuen Zelandik. SAKANA IGERIKETA TALDEA

Zelandik NKJ-etako saioa hartu zuen eta Eguberrietarako campusa antolatu nahi dute.

Abenduaren 14an NKJ-en Igeriketa Txapelketako infantilen nesken mailako hirugarren jardunaldia jokatu zen Zelandin. Sakana Igeriketak antolatuta. 48 igeri lehiatu ziren, baina ez zegoen klubeko inor, kategoria horretako igerilariak ez daudelako. Igerilari sakandarrak bezperan Oberenan lehiatu ziren, kimuen eta benjaminen mailako txapelketan, gustura.

Campuserako izena ematea zabalik
Klubak Gabonetan igeriketa campusa eta ate irekiak antolatu nahi ditu Zelandin, jendea animatuz gero. Izena ematea zabalik dago (644 925 022, WhatsApp).